IEB2009 – Ikasplayren Hitzaldia

14/05/2009

2009ko maitzak 7an Ikasplay Informatikari Euskaldunen Bilkurara (IEB2009) gonbidatua izan zen, ondorengo lerroetan hitzaldian hitz egindakoaren laburpena idazten dizuet:

Ikasplay: jolas hezigarriak

Ikasplay 2007ko ekainean sortu zen enpresa bat da. Bere ekintza nagusia simulatzaile didaktikoen diseinua eta garapena da, hala ere, helburu didaktiko eta hezitzailea duen softwarea ere diseinatu eta garatzen du, komunikazio honetan aurkeztuko diren proiektuen antzekoak, adibidez. Orain arte Ikasplayek izandako proiekturik handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri zuen Kosmodisea proiektua izan da (www.kosmodisea.net), bertan, bi simulatzaile desberdin garatu ditu “Okamilen Mundua” eta “Kosmotour” zeintzuk Kosmodiseako lehengo, bigarren eta hirugarren edizioetan erabiliak izan diren. Nafarroako Unibertsitaterako (Tecnun) ere, beste simulatzaile bat garatu du, “E‐plant” deritzona. Simulatzaile hau, Mantenimendurako Teknika Aurreratuak ikasgairako garatu zen eta bertan, ikasleek irakasleak eskaintzen dituen eduki teorikoak lantzen dituzte.

Kosmotour Simulatzaile Didaktikoa - Kosmodisea

Kosmotour Simulatzaile Didaktikoa – Kosmodisea

Kosmotour Simulatzaile Didaktikoa 2 - Kosmodisea

Kosmotour Simulatzaile Didaktikoa 2 – Kosmodisea

2009. urtean, Ikasplayek bi jolas berri merkaturatuko ditu CD‐Rom formatuan, “Ekotribial” eta “JiraBira” jolasak. Ekotribial jolasa, euskara hutsean argitaratuko da eta klima‐aldaketari buruzko gaiak lantzen ditu. Unitate didaktiko hau, bi atal desberdinetan zatikatzen da, atal batean, klima‐aldaketaren eta portaera energetiko iraunkorren gaiak modu teorikoan landuko dira, hainbat bideo eta dokumentuen bidez. Bideoetan, pertsonai birtual batek gai hauei buruz hitz egiten duen bitartean, azalpen hauek indartzen dituen hainbat irudi eta diagrama azaltzen joango dira, kontzeptuak errazago ulertu eta bereganatzeko.

Beste atalean, “Ekotribial” jolasa aurkituko da, eta honen bidez, erabiltzaileak aurreko atalean azaldutako teoria guztia landu ahal izango du, tribial antzeko jolas baten bidez. Jolasak, 1etik 5 jokalarientzako diseinatuta dago eta jolasaren galderak editatzeko edo berriak sortzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari “Ekodat” aplikazioaren bidez. Unitate didaktiko hau, ikastoletan erabiltzeko diseinatuta dago, irakasleek beraien ikasgaietan erabiltzeko, klaseak arinagoak izateaz gain, lantzen diren kontzeptuak ikasleek errazago bereganatzeko.

Ekotribial Jolasa

Ekotribial Jolasa

Ekotribial Jolasa 2

Ekotribial Jolasa 2

Lehen aipatu den bezala, 2009an ere Ikasplayek CD‐Rom formatuan beste jolas bat argitaratuko du, “JiraBira” jolasa hain zuzen. Jolas honen bitartez euskara bizitza sozialeko esparru berri batetara iritsi nahi da: aisialdi eta famili giroko jolas uneetara hain zuzen ere, beti ere, teknologi berriekin uztartuta. Horrela, kultura eta hizkuntza zaharra teknologi berriekin lotzeko aukerari heltzen zaio, famili giroan eta egunerokotasunean bi alderdiak txertatuz. Jolas honek herrialde desberdinetako euskalkiak ezagutarazteko eta lantzeko aukera emango du, hizkuntzak ingurune geografikoarekin duen lotura aztertuz. Baita esaera zahar edota bertsoak bezalako kultur adierazpenak ikusteko aukera ere. Gainera, teknologi berrien bidez gaurkotasuna eta freskura emango die eduki hauei.

JiraBira Jolasa

JiraBira Jolasa

Gainera, jolas honek, erabiltzaileak lortzen duen puntuazioa interneten gordetzeko aukera ematen du, euskal herri mailan JiraBira jolasa erabiltzen duten erabiltzaileen artean komunitate bat lortzeko asmoarekin.  Ikasplayek bere jolas eta produktu guztiak ahalik eta jende gehienera ailegatzeko garatzen ditu, horregatik erabiltzen diren programazio lengoaiekin eta teknologiekin lortzen diren produktuak sistema eragile desberdinetan exekutatzeko aukera ematea lortu nahi da. Honetarako, jolasen programaziorako Java programazio lengoaia eta bideotarako Flash ingurumena erabiltzen dira.



Categorías: Ikasplay

Comparte esta noticia